(Igandeko Ebanjelioa: Mt 16, 21-27) Pedroren aitormen sutsua aurrekoan; Pedroren eskandalua gaurkoan. Ez baita erraza biak lotzea, mesianismoa eta gurutzea. Pedrok : «Zu mesias zara». Jesusek: «Bai, baina gurutzean». Eta burutazio normaletan sartzen ez dena asumitzeak bere lanak ditu, lan … Sigue leyendo
Archivo del Autor: admin
A urtea 21: Zer ala norengan
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 16, 13-20) Azken aldian ere gure eliz elkartean dilema berak kezkatu gaitu, eta saminez kezkatu gainera: zer da inportantea, doktrinen zuzentasuna tinko mantentzea ala Jesusengan sinestarazten lagunduko duten bide berriak urratzea? Gure artean, asko harritu gaituzten eztabaida … Sigue leyendo
Urtean zehar A: 20. igandea
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 15, 21-28) Globalizazioaz edo mundializazioaz mintzo garenean, gezurra dirudi nola sor daitekeen han eta hemen horrenbeste muga. Berlingo muga lotsagarria erori zen, baina beste muga berria egin dugu Israelen. Hor dago Txinakoa, turismo-ikuskizun eginda. Hor dago txarrantxazko … Sigue leyendo
A urtea 19: Beldurraren pikardia
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 14, 22-33) Eszenatokia ezaguna da eta ebanjelioetan errepikatua: ikasleak itsasoan ekaitzaren erdian bizi-borrokan, eta Jesus urruti. Ikasleek sentitzen duten bakardadea eta ezina beldurrez janzten da. Haizea kontra dute, olatuak handiak, eta heldulekurik ez dute inon aurkitzen. Eta … Sigue leyendo
Jaunaren antzaldatzea: Mendira igo, menditik jaitsi
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 17, 1-9) Gaur, abuztuaren 6an, Liturgiaren iganderoko martxa alde batera utzi eta Jaunaren Antzaldatzea ospatzen dugu. Eta gaurko ebanjelioak mendiko gertaera harrigarri eta argizko hura aipatzen digu. Jesusek une ilunak bizi zituen garai hartan. Bideak argi ez … Sigue leyendo
A urtea 17: Zaharraren eta berriaren kutxa
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 44-52) Badu gaurko ebanjelioak esaldi gogoangarri eta gogoratzeko bat, eta bera arakatu nahi nuke gaurko lantxoan. Hauxe da esaldia: «Zeruetako erreinuan ikasia dena, bere gordailutik gauza zaharrak eta berriak ateratzen dituen etxe-nagusiaren antzekoa da». Esaldi honek … Sigue leyendo
A urtea 16. igandea: Gaitzarekin bizitzen ikasi
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 24-43) Gaurko ebanjelioak parabola bat baino gehiago aipatzen digu. Gogoeta honetan, lehenengoari heldu nahi diot. Jesusek egunero ikusten zituen Palestinako soroak eta landak. Gari-soro eder haietan behin baino gehiagotan nekazariei sortzen zitzaien irakaren arazoa ere ezagutzen … Sigue leyendo
A 15: Ereile nekatuok
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 1-23) Haziaren atarramentua ez dago kontrolatzerik. Ereileak erein dezake eta gero haziari berezko jardunean laga behar zaio, berak berez ematen duena eman dezan. Ez dago erritmoak aldatzerik. Ez dago zenbatekoa behartzerik. Ez dago, azken batean, haziaren … Sigue leyendo
A uretra 14: Atseden hartzearen alde
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 11, 25-30) Uztaila etorri da, eta opor-usaina indarrean da bazterretan. Larritasun estuan abiatu da zenbait bere oporretara. Atseden hartzera omen. Baina, kuriosoa da, atseden hartzera atsedenez abiatu ordez, atseden hartzera abiada nekagarriz goaz eta atseden hartzera nekatuagoak … Sigue leyendo
A urtea 13: Xumetasunez santu
Galería
(Igandeko Ebanjelioa: Mt 10, 37-42) Kristau izatea ez da broma. Zeure sinesmenaren sintonian jokatu nahi baduzu, oinarrizko koherentzian alegia, horrek santu izatea eskatzen dizu. Beste era batera esateko, Jesusen segizioak oso goian jartzen du maila. Eta denok ez gaude maila … Sigue leyendo