Hirutasun Santua A: Jainkoa gurekin interesatua

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 3, 16-18) Hirutasun Santuaren festa honi gertatu zaiona ikaratzekoa da. Dena aldrebes egin dugu nonbait, eta gauzak atzekoz aurrera jarri ditugu. Hirutasunaz dakiguna zer da? Dogmen afirmazio abstraktoek diotena, gehienez ere. Hiru omen direla, hirurak berdinak, Jainko … Sigue leyendo

A Igokunde: Zuekin izango naiz

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 28, 16-20) Bizitzan umezurtz sentitzea zer den, heldulekurik gabe ibiltzea zer den, inolako anparorik ez izatea zer den,  bizitzak biziarazten dituen esperientziak dira. Era horretako esperientziek bakardadearen alderdirik ilunena sufriarazten digute. Bizitzan bakarrik, barruan bakarrik. Bakardade hori … Sigue leyendo

A Pazkoa 5: Egia, bidea, bizia

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 14, 1-12) Pazkoak, bere argiaz, eguneroko bizitzaren misterioa argitzen digu. Kristau-bizitzaren edertasuna ez baita elizkizunetan eta otoitz handietan gertatzen; eguneroko bizitzaren dinamikan baino. Eta beharbada hori da gehien kostatzen zaiguna: Pazkoko hitza eta gure egunerokotasuna elkarrekin uztartzea. … Sigue leyendo

A Pazkoa 2: Elkartearen babesa

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 20, 19-31) Pazkoko bigarren igande honetan ederki lotuak azaltzen dira lehenengo eta ebanjelioko irakurgaiak. Lehenengoan elkartearen azalpen distiratsua egiten zaigu, elkarte-bizitzaren zutabeak aipatuz. Eta ebanjeliokoan, berriz, garbi ikusten da zer gertatzen zaion Tomasi elkartean ez zegoenean eta … Sigue leyendo

Garizumako 5. igandea: Bizi egin nahi

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 11, 1-45) ‘A’ txandako irakurgietan, emakume samariarrarenaren eta jaiotzez itsuarenaren pasadizoen ostean, Lazaroren berpiztearena datorkigu. Eta gordintasun gorrienarekin, heriotzaren aurrean jartzen  gaitu gertaerak. Inork alde batera utzi ezingo duen esperientziaren aurrean jartzen gaitu. Hil egin behar da, … Sigue leyendo