C 33: Etorkizunaren besoetan

Sua(Gaurko ebanjelioa: Lk 21, 5-19)

Jesusek, azken epaia aurrean jarri nahi digunean, ez du jotzen jarrera barroko eta barnekoietara. Jesusen ikuspuntuak biak lo­tzen ditu, gaurkoa eta etorkizunekoa, barrukoa eta kanpokoa. Batasun hautsiezin sakonean gertatzen baita pertsonaren historia, eta baita munduarena ere. Jesusen hitzek oreka edo ekilibrio ederrean lotzen dituzte kristau-esperantza eta munduaren errealitatea.

Alde batetik itxaropenaren argi dirdaitsua eta, bestetik, munduan ikus ditzakegun gezur eta agintekerien aurrean behar den buru-argitasuna. Munduaren errealitatea, benetan zapaldua baitago, kateatua, ezinaren indarkeriaz tristetua: gerrak, hilketak, indarkeriak, torturak. «Herriak herrien kontra».

Eta munduak eskaintzen duen argazki horren barnean, fededuna. Babesik gabe, xume. Bere bizitza Jainkoaren eskuetan utziz. Badaki Jainkoak ez duela bererik bazterrera uzten. Badaki, inolako konparaziorik ameti­tzen ez duen borroka dela munduko indar ilunen eta kristau xume indargabearen artekoa. Baina, hala ere, ez dago barrutik urduri. Ez du bakea galtzen. Badaki, azkenean Jainkoaren epai salbatzailea gailenduko zaiola errealitate mindu eta desegile horri.

Eta horrek ematen dion bakez, mundu hobe baten aldeko borroka ari du sendo. Bizia esku onenetan edukitzearen bake barrukoz. Baina, nondik datorkio Jesusen ikasleari barruko bake sendo hori? Ez, noski, lasai bizitzetik. Ez dihoakio bizitza oso lasai, ezta gutxiagorik ere. «Erasoko dizuete, kartzelatuko zaituztete». Jesusek ez zion bere ikasleari bizitza samurragoa edo erosoagoa agindu. Ez zion sekula, fedegabeari baino biziera estaliagoa eskaini. Beraz, bake ustetsu hori ez datorkio alderdi horretatik.

Nondik, beraz? Fededunak badaki gaurkoari etorkizunaren leihoa zabal irekitzen. Eta etorkizunetik datorkio esperantzaren argia. Etorkizunak janzten dio balioz gaurkoa. Gaurkoak etorkizunaren hazia darama barnean. Eta etorkizunetik neurtzen da gaurkoaren balioa. Gaurkoa berez oso mugatua da, eta ez genuke absolutizatu behar (gaurko osasun ona, gaurko arrakasta…). Gaurko hondamendiak ez gintuzke etsipenera eraman behar (gerrak, izurriteak, mehatxu ekologikoak…).

Ez genuke indar ikaragarri horien aurrean bururik makurtu behar, gure fedeak bai baitaki «Jauna» nor den. Eta «Jauna» nor den jakinik, galtzen ere badakigu. Etorkizunak argitzen baitu errealitatea. Dena etorkizunetik epaitzen dakienak, bere onean ikusiko du egungo errealitatea.

Fededuna, Jesusen ikaslea, bakean bizi da etorkizunaren besoetan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.