Abendua 3: Ezaugarriak irakurri

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 11, 2-11) Gaur ere Joan Bataiatzailea agertzen zaigu ebanjelioko pasadizoan. Mesias etorria zen ordurako, baina ez zuen ikusten Joanek, berak iragarritako aldaketa eta berrikuntzarik inon gertatzen ari zenik. Ez zion inolako tankerarik hartzen Mesias berritzailearen ekintza eta … Sigue leyendo

Abenduko 4. igandea: Eguberri banatzen

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko ebanjelioa: Lk 1, 39-45) Abenduko laugarren igandeko ebanje-lioak kontatzen duen pasadizoa, bene-tan hunkigarria da: inolako adierazga-rritasunik ez zuten bi emakume elkarri besarkatuta eta historiaren ardatza berengana biltzen. Nazareteko Maria presaka joan da Isabelen etxera, honi bere haurdunal-dian laguntza eskaintzera. … Sigue leyendo

Abenduko 3. igandea: Gure betebeharrak

Galería

Esta galería contiene 2 fotos

(Igandeko ebanjelioa: Lk 3, 10-18) Abenduak Eguberrira begira jarrita gauzka. Erosketak, prestakizunak, argiak, eskaparateak, musikak… Egia da, kanpoko soinu deigarri horien ondoan badira bestelakoak: krisia, etxegaltzeak, langabezia, manifak, soldata extrarik eza… Alde batetik, deika ari zaizkigu gasta dezagun eta, bestetik, … Sigue leyendo

Abenduko 2. igandea: Koskak berdindu

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko ebanjelioa: Lk 3, 1-6) Esperantzaren deiak altxarazi eta zutik jarri gaitu Abenduaren argitan. Jauna badator! Baina, gauzak ez dira automatikoak izaten, ez giza mailan, ez sinesmen mailan. Gertaera guztiek izaten dute prozesu bat, bide bat, prestaera bat. Prozesuaren emaitza ere ez da … Sigue leyendo

Abenduko 1. igandea: Esperantza, altxa burua!

(Abenduko 1. igandeko ebanjelioa: Lk 21,  25-28. 34-36)

Esperantzari eustea ez da erraza, oso da zaila. Lehen kristau-elkartearentzat ere garai oso gogor eta odoltsuak ziren ordukoak. Gaurko ebanjelio-atalak gertakari haiek denak Jesu Kristoren etorreraren argitan irakurri nahi ditu. Mundua ez baita beregan itxia dagoen historia. Betetasunaren ziriak puskatu eta zartatzen du ixtura hori, argi berri batera ateratzeko.

Hizkera apolatiptiko honek irizpide jakin batzuk eskaintzen ditu errealitatea egoki ulertu eta irakurtzeko:

– Gertakari ilun eta ikaratzaileen aurrean, Jesusen jarraitzaileak ez du beldurtu behar. Jende asko ikaratuko da, irtenbiderik gabe ikusiko baitute bizitza. Dena eroriko zaie, beren usteari ordura arte eutsi zion dena. «Gizakiak arnasarik gabe geldituko dira».

– Orduan, fededunak, bere ustea Jesu Kristorengan jarrita daukanak, beldurtu behar ez badu, zer egin behar du? «Jaiki, eta altxa burua» esaten digu Jesusek. Gertakari horiek guztiak, mundua zauritzen duen saminaldia, datorkigun askatasun betearen aurre-seinale dira. Ez da harrokeriaren kontua, esperantzak bularrean ematen digun adorearen kontua baizik.

– Beraz eta ondorioz, erne bizi, bizitzaren joanari bere onean eutsiz. Jesusen segitzaileak ez luke betetasunaren hurbiltasuna ahaztu behar, beste mila kezkaren azpian estalita. Gauzen eta bizitzaren egia berehala («badator») irakurriko dugu. «Egon beti esna».

Hau dena gaur ari da gertatzen. Ikusten ari garen erorialdi soziala eta eliztarra, benetako kataklismoa da. Tristetu? Martxa triste eta ilunean murgildu gu ere? Gauzei joaten edo etortzen utzi? Ez, noski. Munduak gaur erakusten duen injustizia horri gogor egin behar diogu, «horretan ez erortzeko indarra eskatuz». Giza istoriari argiak itzaltzea ez dugu ametitu behar. Pobreen garrasiz iristen zaigun deiak esna eta erne harrapatu behar gaitu. Diruaren, erosokeriaren, atsegin grinatuaren zorabiotik ihesi.

Eta askatasun betearen aireaz lurrindu behar ditugu inguruak. Gertatzen ari direnak, pobreentzako aire berri bihurtu behar ditugu, injustiziari borroka sutsua eginez. Kristauok galdetu beharko genuke, ea krisialdiak non eta nola harrapatzen gaituen, borrokan ala kikilduta, pobreen alde ala neureaz kezkatuta.

Eliz errealitateak ere badu galderarik: zertan nabil, nire sinesmena sakontzeko prozesuan ala gerra txikietan?, nire kezka kaskarretan ala begirada zabal baten argitan errealitatea irakurtzen?

Eta, batez ere eta denen gainetik, esperantza, «altxa burua». Garai zail hauek betetasunaren lehen kimu ditugu. Mundu berri baten deiak mantentzen gaitu esna eta lehian. Esperantza ederraren garaiak ditugu. «Altxa burua».