Gorputz-Odolak: Zorionaren ogia

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 9, 11b-17) Jaunaren Gorputz-Odol santuen eguneko ebanjelio zatia, ogiaren ugalketaz ari zaigu. Erreinuaz hizketan ari zitzaion Jesus jendeari eta gaixoak sendatzen, eta gaua etorri zitzaien oharkabean.Gauak gizakiaren errealitate onenak iluntzen ditu: zorionaren ametsa, Erreinuaren ametsa, izanbide berrien … Sigue leyendo

Hirutasun Santua B: Bakarra da

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 28, 16-20) Erlijio monoteistak, Jainko askodun erlijioak, jainkorik gabeko bizimoldeak… era askotako jarrera eta jokaerak daude han eta hemen. Jesus gabeko Jainkozaleak, Jainkorik gabeko Jesuszaleak, Jainko gabeko eta Jesus gabeko ateoak… Eta horien bereizketan sartuko bagina, betikoa … Sigue leyendo

Pazkoa 5: Beti sutan, beti erreta

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Jn 15, 1-8) Ikusi izan ditugu negu gorrian mahatsondotik ebakitako aihen lehorrak. Inoiz biltzen jardun ere bai Oliteko mahasti ederretan. Abendu-urtarrilean pilatzen diren aihenen zoria sua izaten da gehienetan. Eta su ederra egiten dute, gainera. Mahatsa eman zutenetik … Sigue leyendo

A 23: Bestea senidea da

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 18, 15-20) Gaurko ebanjelio-zatiak elkarte-bizitzarako jarrera nagusiak aipatzen dizkigu. Jakina da elkarte-bizitzak beti izan dituela zailtasunak, eta gaur ere baditu. Ez baita elkarrekin egotea bakarrik. Askoz gehiago da, elkartasunaren, komunioaren, kontua da. Jesusek ez zigun elkarrekin egoteko eskatu, … Sigue leyendo

C 15: Zaurituen bidean

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko ebanjelioa: Lk 10, 25-37) «Zoazte» entzun genuen joan zen igandean. Nora joan baina? Zaurituen bidera! Maitasunaren bideak dira hartu behar ditugunak eta maitasunaren bideek zaurituengana garamatzate. Jesusek, Jerusaleme-rantz abiatu zenean, ondo zekien Jerusalemerako bidea nondik zihoan eta Jerusalemeko helmuga … Sigue leyendo

28. igandea: Ondasun ustelak

Ondasunak bere neurrian onak dira, beharrezkoak. Eta ez daukat horien kontra ezer. Azken batean, ondasunen gorabehera ez da dirutan bakarrik jokatzen, baizik eta bereziki gizakion bihotzean.

Hori bai, ukatzen zaila da, diruak baduela berekin bere arriskua. Eta arriskuaz jabetzeak ez digu kalterik egingo. Baina, noski, bihotz librea behar da arriskuari gerri-gerritik heltzeko.

Ondasunek egin diezaguketen kalterik handiena, bihotza lotzea da, bihotza kateatzea. Eta bihotza lotuta eduki ezkero, ezer gutxitarako balio diezagukete beste perfekzio guztiek.

Inoiz esan izan da santutasuna patrikatik neurtzen dela, eta neurri batean hori egia dela esango nuke. Bihotza patrikan daramanak, beste gauza on asko egin ditzake, baina egiten dituen egintza gehienak bere barruko lotura estaltzeko erabiliko ditu. Estali bai, baina patrika beti garrasika!

Kuriosoa izan da fededun bezala hezi gaituztenoi gertatu zaiena: garai batean kristau baten prefekzioa sexuarekiko jarreratik neurtzen zen gehienbat. Sexuarena txukun samar bideratu ezkero, beste guztiak ez zeukan horrenbesteko garrantzirik. Zorioneko seigarren mandamentua!

Eta, alderantziz, sekula ez edo oso gutxitan galdetzen zitzaigun ondasunen erabileraz, pobreekiko jarreraz, ondasunen pilaketaz, kontsumo amorratuaren injustiziaz… Eta kontzientzia soziala ez genuen landu.

Oraindik ere, sexuarena erabat askatu omen dugula eta horrelakoak esan arren, ez dakit ez ote gabiltzan gutxi gorabehera igualtsu. Ez nuke injustoa izan nahi; badakit kontzientzia sozialean aurrera egin dugula.

Baina, zenbat eta zer arlotan? Gure sinesmen berria patrikaraino iristen ote zaigu? Besteei, agintariei eta, erantzukizunak eskatzeraino iritsi gara; baina geure poltsari zuloa egiteraino ez dakit iritsi garen. Eta esango nuke, auzi honetan fedearen egia ari garela sakon-sakonean jokatzen.

Ni ez naiz inor, inoren ondasunak zuzenkontrakoak direnik esateko, eta ez dut esango. Baina neure kolkoari galdera batzuk bota nahi dizkiot. Esaten dut nire lanaren fruitu dela daukadana. Baina, hori egia izanik ere, neurea neuretzat bakarrik erabiltzeko eskubiderik ba al daukat, ondoan hainbeste behartsu edukita? Neurearekin nahi dudana egin dezakedala esaten dut: neure gorputzarekin, neure ondasunekin, neure ideiekin…

Baina, afirmazio hori, ez dakit beste maila batean nola neurtu, baina kristau-mailan, esaldi hori erabat injustoa eta faltsua da.

Jesusek argi utzi dio «bizitzeaz» galdezka etorri zaionari: bizitzeko ez duela nahikoa agindu guztiak bete izana; ondasunak erdibitu edo banandu egin behar dituela. Aberatsak min hartu zuen Jesusen hitz hauek adituta.

Eta, gizon haren erantzun tristeaz jabetuta, Jesusek ondoren esandakoak gogoan hartzekoak ditugu: aberatsak nekez ulertuko du Jainkoarenik; aberatsak ez du Jainkoaren logikan eta dinamikan sartzen asmatuko. Beraz, giza ikuspegi azalekotik ongi bizi dela eman arren, barrutik ez da pozik biziko; ez du Jesusek ekarri duen Berri Ona ulertuko.

Ondasunekiko ikuspegi hau beldurgarria dela?, oso murriztailea?, oso ezkorra? Jesusek bateko ehun agintzen du mundu honetan, erasoaldiekin; eta etorkizunean, amaitzen ez den bizia. Hori guztia, Jesusek eskaintzen duena alegia, ez da diruz eta era horretako ondasunez neurtzen.

Sinesmenaren esperientzia sakonean zer sentiarazten duen, hori da ikusi eta bizi beharrekoa. Nolako bizipoza ematen du ondasunak pobreekin erdibanatzeak? Hitzak alferrik dira; esperientzia egitea da kontua.

Argi dauzkagu arriskuak, argi emaitzak, argi ibilbideak. Orain badakigu, diruaren onena eta ondasunen bizigarriena, pobreei laguntzea dela. Badakigu, kontrara, diruak egin diezagukeen kaltea, bihotza ixtea dela. Eta bihotza ixten digunik ezer ezin dezakegu onartu. Horrek dena usteltzen du, dena gezur bihurtzen.

Horregatik, esaten nuen gure ondasunak ustelak direla.

27. igandea: Segizioa, erabatekoa, erabetekoa

Jesus Jerusalema doa. Erabaki sendoz eta atzera bueltarik ez duen bidetik. Ikasleek ez diote ulertu; baina ulertuko diote, berak ere bide luzea egin behar izan baitu ulertu ahal izateko.

Aitaren borondateak era honetan eta bide honetatik darama bere asmoa. Aitak nahi duen mesianismoa ez da gure moldekoa, ez da txaloz oretzen, ez da ikusgarria. Eta Jesusek ikasi du Aitaren gogoa egiten.

Baina, Jesusen bide horrek zer esan nahi du, zer ondorio dakartza? Eta era askotako adibidez argitzen du Jesusek bide horren muina. Handikeriarik eta jarleku distiratsurik ez; ume batek gizarte hartan zuen azken lekua baizik. Alderdikeria eta taldekeriarik ez; Espirituaren askatasuna aitortzea baizik.

Eta gaurkoan, ezkontzaren adibideaz baliaturik, segizio-bide honen azkenerainoko erabakia adierazten digu. Bide hau erabatekoa eta erabetekoa da.

Horrek zer esan nahi du baina? Nik uste dut gauza bat erabat garbi geratzen ari zaigula: Jesusek dei egiten duenean, ez digu dei egiten agindu baten bidez eta indarrez; maitasunaren eraginez baizik. Eta segizioan maitasunaren dinamikak balio du, ez beste ezerk.

Eta badakigu, noski, maitasunak, bere asmo jatorrikoan, betirako eta neurri gabea izan nahi duela. Neurriak eta mugak aurrez pentsatuta dauzkan maitasuna ez da benetako maitasuna. Maitasunak, bere bokazioz, betirakoa eta neurri gabea nahi du izan.

Zer gertatzen zen ezkontzarekin Jesusen garaian?, edo zer gertatzen da gaur? Maitasunaren hasierako bokazioa, giza bideak halakoxeak izan!, geure neurrietara tolestatzen dugula. Eta Jesusen garaian, emakumeak askorik balio ez zuenean, dena gizonezkoaren mesederako legeztatua zeukaten.

Eta gure garaian, emakumea bere duintasuna berreskuratzen ari denean, beste era batera daukagu legeztatua. Baina, kasu bietan, maitasunaren hasierako bokazioa geure baldintzetara daukagula egokitua.

Eta hori Jesusen bidearen eta segizioaren adibide baldin bada, gauza beretsua gertatzen zaigu: Jesusi jarraitzea ere geure baldintzetara tolestatu dugu. Eta askotan betebehar eta mandamentu batzuetara mugatu dugu. Debozio eta otoitz batzuetara besteetan. Edo ideologia bat babestera zenbaitetan. Edo elizkide izatera.

Baina ez dugu ireki maitasunaren neurrigabeko asmo sakon eta jainkozko batera. Eta orduan, merkealdiak datoz, lasabideak, ulertu beharreko mozketa eta murrizketak.

Baina, Jesusek bere ikasleen segizioa, berea bezalaxe, azken muturreraino luzatu eta zabaldu nahi du. Neurriak eta mugak jartzen dituen erabakia, beste zerbait izango da, baina maitasuna ez. Maitasunak, bere freskotasun ederrean, betikoa eta osoa nahi du izan. Gero gerokoak, noski. Baina, hasierako erabakia beti erabatekoa eta erabetekoa da.

Eta, jakina!, hortik geure neurriko emaitzak eta edertasunak jasoko ditugu edo maitasun betearen emaitza eta edertasunak. Segun zer eta nola bizi dugun, halako betetasuna izango du gure fede-bideak.

Jesusen segizioan ez dago zabarkeriarik. Ez dago erdipurdikeriarik. Bai, batek bekatu egin dezake; baina bekatuari larritasuna kentzeko ezin daitezke neurriak gutxitu. Txarra ez da bekatu egitea; txarra da ez maitatzea. Maitasunari bere gordintasunean eutsiz bekatu egiten duenak, badauka zeri heldua.

Onartu ezinekoa bestea da: dena erdibidera ekartzea, dena relatibizatzea, segizioari pisua kentzea. Dena berdin da; hau edo hura ez dago alde handirik; erlijio bat edo bestea, igualtsu da; Jesus edo Mahoma, halatsu…  Eta gaur egun relatibizazio gutxitzaile hau nahikoa bistan darabilgu.

Jesusen segizioa maitasunaren iturritik sortzen da eta, azken batean, maitasuna da. Maitasunarekin ez dago jolasik.

Maitasuna beti erabatekoa eta erabetekoa da!