C 34 (Kristo Errege): Gure zoria, gure zerua

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 23, 35b-43) Ez dakit zer irudi sortzen den askorengan, «errege» hitza aipatzean. Baina beldur naiz, ez ote den izen egokiena, Jesusen nagusitasun zerbitzaria adierazteko. Eta azpi-azpian gurutzetuaren erregetasuna ez ote den gaizki ulertzen, edo mundu honetako erregetasunen … Sigue leyendo

C 31 – Maitasunaren lanak

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 19, 1-10) Bakoitzak dauzkagu geure zuhaitzak, haien gainera igo eta bizitzari begiratzeko. Zakeo, gaurko ebanjelioko protagonista, aberatsa zen. Eta aurreko igandeetan garbi gelditu zaigu Jesusek ez zuela halako maitasun berezia sentitzen aberatsentzat. Baina, Jesusek badaki bihotzak irakurtzen … Sigue leyendo

Garizuma 4: Aitarengandik Aitarengana

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 15, 1-3.11-32) Aita errukitsuaren parabola, San Lukasen Ebanjelioko borobilenetakoa dela esatea ez da gehiegi esatea, nire ustez. Seme bien jokaera eta sikologia eta aitaren errukizko zabaltasuna maisuki agertzen dizkigu. Guretako bakoitzaren historia darama bere barnean pasadizo honek. … Sigue leyendo

C 5: Errudun, baina noren aurrean?

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 5, 1-11) Oraindik ere badira, errudun sentitzearen errua erlijioari egozten diotenak. Inolako zalantzarik gabe esaten dute, erlijioa ezkutatuko balitz, errudun sentiarazten gaituen Jainkoa ezkutatuko balitz, ez litzatekeela erruaren kontzientziarik izango. Alegia, erruaren kontzientzia hori Jainkoak erabiltzen duela … Sigue leyendo