Garizuma 4: Maitasun altxatua

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Jn 3, 14-21) Badira Ebanjelioan alde batera utzi ezin daitezkeen esaldiak, horien ezabatzeaz kristautasuna bera mamigabetuko baikegune. Horietako bat gaurko ebanjelioak dakarrena da: «Horrenbesteraino maite izan du Jainkoak mundua, bere Semea emateraino». Dena Jainkoaren «horrenbesterainoko maitasunean» abiatu da. … Sigue leyendo

Barizumako 2. igandea: Bideko argiuneak

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mk 9, 1-9) Garizumako bigarren igandeak basamortutik Taborrera gakartza. Lehen igandean basamortuko bakardade bilduan Aitarekiko intimitatea gozatu ahal izan genuen sakontasun ederrean. Basamortua tentazioa da («Satanasek tentatu zuen»). Jesusek bere bizitza eta jarduerako une askotan sentitu zuen tentazioa, … Sigue leyendo

Garizumako 1. igandea: Basamortuan berrogei egunez

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mk 1, 12-15) Berriro ere Garizumara etorri gara. Pazkorako bideari ekiten diogu itxaropenez. Garizumak dakarren deia esnatzeko deia da, Jaunari begira jartzeko tronpeta-dei ozena. Denbora askoan beste gauza batzuetarako gonbita ikusi izan dugu Garizuman. Dena tristetzen zen, dena … Sigue leyendo

Garizuma 5: Bizi egin nahi!

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 11, 1-45) ‘A’ txandako irakurgietan, emakume samariarrarenaren eta jaiotzez itsuarenaren pasadizoen ostean, Lazaroren berpiztearena datorkigu. Eta gordintasun gorrienarekin, heriotzaren aurrean jartzen gaitu gertaerak. Inork alde batera utzi ezingo duen esperientziaren aurrean jartzen gaitu. Hil egin behar da, … Sigue leyendo

Garizuma 4: Ikuslea erakusle

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 9, 1-41) Garizumako laugarren igandeko ebanjelio-atalak kontraste handiak erakusten ditu. Eta, kontrasteen bidez, jokalege erlijioso askoren gezurra eta faltsukeria azaltzen du. Hasteko, itsu bat daukagu, gaixo bat. Jesusentzat ezin daiteke ezer jarri gaixoaren eta haren beharraren aurretik. … Sigue leyendo

Garizuma 3. Egarri sakona

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 4, 5-42) Garizumako hirugarren igandeak Samariako emakumea dakarkigu, gure Bataioaren katekesia oinarrizkoari gorputza emanez. Ez gara ari emakume jakin baten egarriaz, gizaki ororen egarri sakonaz baizik. Denok gara egarri, egarri sakonez egarri. Egarriak ematen du pertsonaren barruko … Sigue leyendo

Garizuma 2: Egon eta irten

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 17, 1-9) Igande honetako bi irakurgai alderatzen baditugu (lehenengoa eta ebanjelioa), bi aditz kontrajarri azaltzen zaizkigu, egon eta irten. Pedrok Jesus antzaldatuaren aurrean esaten duena egotekoa da, «zein ederki gauden hemen» esaten du. Ederki egon. Beste jarrera, … Sigue leyendo

Garizuma 5: «Ez zaitut gaitzesten»

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko ebanjelioa: Jn 8, 1-11) Nolako ozentasun gozoz entzuten den esaldi labur bezain sakon eta eder hau: «Ez zaitut gaitzesten». Hain ohituak gaude gaitzespenetara! Eta barru-barrutik ikusi nahi izaten dugun jarrera, kondenarik gabeko harrera besarkatzailea da. Norbaitek zaren bezala hartzen zaituenean, … Sigue leyendo