4. igandea: Zorioneko zoriona

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 5, 1-12) «Zoriontasunen» ebanjelio-mezua entzuten dugun bakoitzean, gizatasunaren muina ukitzen ari garela konturatzen gara. Honetan ez dago interpretazio-bide askorik. Zorioneko izatea guztion bokazioa da, eta albora saihestu ezineko bokazioa. Eta, onez edo txarrez, denok lortu nahi dugu zorioneko … Sigue leyendo

C 34 (Kristo Errege): Gure zoria, gure zerua

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 23, 35b-43) Ez dakit zer irudi sortzen den askorengan, «errege» hitza aipatzean. Baina beldur naiz, ez ote den izen egokiena, Jesusen nagusitasun zerbitzaria adierazteko. Eta azpi-azpian gurutzetuaren erregetasuna ez ote den gaizki ulertzen, edo mundu honetako erregetasunen … Sigue leyendo

C 19: Libre eta erne

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 12, 32-48) Giza bihotzaren jokalegea zelebrea da, beti segurantza bila dabil. Gizakiok bizi dugun kezkarik nabarmenena bizitzaren pausoak kontrolatzea da. Poza eta atsegina ziurtatu, etorkizuna seguru eduki, seme-alaben bizi-mailari oinarri seguruak jarri, badaezpadarako beharrezko guztiak aurrez pentsatuak … Sigue leyendo

C 17: Konfiantza ikasten

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 11, 1-13) Gaurko ebanjelio-zatiak otoitzaren barrua aztertzera gakartza. «Jauna, erakuts iezaguzu otoitz egiten». Eta Jesusek, otoitza egiten baino gehiago, otoitzaren bihotzera jotzen erakusten die bere ikasleei. «Esan “Gure Aita, zerietan zarena”». Jesusek, otoitzaren azpian dauden sentimendu berrietara … Sigue leyendo

Garizuma 1: Daratuluaren parabola

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 4, 1-13) Berriro ere hausterre egunak Garizuman utzi gaitu. Sakabanaketa guztien bide galduetatik Pazko-bidearen hasierara bildu gaitu. Eta guztioi leialtasun galduen bihotzera dei egiten digun turutak jo du ozen. Eta he­men gaude, konbokatuak eta bilduak, Garizumako eskolan. … Sigue leyendo

B 32: Konfiantza da kontua

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mk 12, 38-44) Gaurko ebanjelioak, erabat Jesusena den jarrera eta moldea erakusten digu. Alde batetik, tenpluko gidarien jokamolde harroa daukagu eta, bestetik, alargunaren jokamolde apal eta bihotz handikoa. Alde batetik, erlijioaren erabilera interesatua eta, bestetik, Jainkoaren aurrean maitasuna … Sigue leyendo