A 16: Gaitzarekin bizitzen ikasi

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 24-43) Gaurko ebanjelioak parabola bat baino gehiago aipatzen digu. Gogoeta honetan, lehenengoari heldu nahi diot. Jesusek egunero ikusten zituen Palestinako soroak eta landak. Gari-soro eder haietan behin baino gehiagotan nekazariei sortzen zitzaien irakaren arazoa ere ezagutzen … Sigue leyendo

Garizuma 3. Egarri sakona

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 4, 5-42) Garizumako hirugarren igandeak Samariako emakumea dakarkigu, gure Bataioaren katekesia oinarrizkoari gorputza emanez. Ez gara ari emakume jakin baten egarriaz, gizaki ororen egarri sakonaz baizik. Denok gara egarri, egarri sakonez egarri. Egarriak ematen du pertsonaren barruko … Sigue leyendo

C 12: Nor naiz zuretzat?

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko ebanjelioa: Lk 9, 18-24) Nahiko ohikoa izan ohi da baloiak kanpora botatzea; alegia, Jesusekiko harremana ideia mailan edo teologian edo kontzeptuetan planteatzea. Azken batean «Nor da Jesus?» galderari erantzun nahian dabil jende dezente. «Nor naizela diote?». Eta liderra dela, … Sigue leyendo

Jaunaren bataioa: Eskemak apurtzen

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko ebanjelioa: Lk 3, 15-16.21-22) Eguberriko ospakizuna burutzen duen Jesusen bataioak gure eskemak apurtzen ditu benetan. Gogoan al ditugu Jesus honi Eguberri garaian aitortu dizkiogun guztiak? Espero genuen Mesias dela, bake betea dela, herriei piztu zaien argi ederra dela, bilatzaileen … Sigue leyendo

Abenduko 3. igandea: Gure betebeharrak

Galería

Esta galería contiene 2 fotos

(Igandeko ebanjelioa: Lk 3, 10-18) Abenduak Eguberrira begira jarrita gauzka. Erosketak, prestakizunak, argiak, eskaparateak, musikak… Egia da, kanpoko soinu deigarri horien ondoan badira bestelakoak: krisia, etxegaltzeak, langabezia, manifak, soldata extrarik eza… Alde batetik, deika ari zaizkigu gasta dezagun eta, bestetik, … Sigue leyendo

33. igandea: Ipuin bat

Gure etorkizuna zer izango ote da? Munduaren etorkizuna, zer? Denok geure barruan daramagun galdera dela esango nuke, galdera sakona eta egin dezakegun serioena. Galdera honi eman beharreko erantzuna nik bila dezaket neure fedean; eta beste batek bila dezake beste nonbaiten; baina etorkizunak guztiok kezkatzen gaitu. Gure borroka, lan, sufrimendu eta nahiek izango ote dute azkenean inolako fruiturik? Gure gizadiaren historia mindua nola eta zertan burutuko ote da?

Galdera hauei erantzunak ematen hasita, eztabaida azkengabekoan sartuko ginateke, seguru asko. Zientziak ez baitezake ezer esan honetan. Zenbaitek berehalako ondorioa ateratzen du: «Zientziak argitzen ez badu, ez dago ezer mundu honen ondoren; niretzat, zientziak argi dezakeena bakarrik da egia».

Etorkizunik ezak, noski, halako ondoez sakona sortzen digu barruan: Etorkizunik ez izatekotan, zertarako izan dira gure sufrimenduak eta gure lanak eta? Zer sentidu dauka horrek guztiak?»

Oraindik ez da denbora asko, H. Nowenn idazleari ipuin bat irakurri diodala. Libreki kontatuta honelatsu dio: «Bi haur bikiak, erneberriak, beren amaren sabelean zeuden artean. Haur neskak (neska izan behar!) honela esaten dio bere anaiari: “Badakizu zer? Sumatzen dut, hemendik irtendakoan beste bizitza bat dagoela. Ez dela dena hemen amaitzen. Ez dakit zer, baina beste zerbait badago”. Haur mutikoak: “Nondik atera duzu horrelako erokeria? Bizitza hau hemen hasten da eta hemen bukatzen da, ez dago besterik”.

Isilune baten ostean, berriro ere neskak: “Beste zerbait esan behar dizut: uste dut, hemendik irtendakoan ama bat ikusiko dugula aurrez aurre. Hemen barruan sumatu besterik egiten ez dugun ama ezagutuko dugula”. Mutikoak haserre: “Zureak egin du. Gure bizitzak daukan gozotasun guztia, hemen daukaguna da. Ilunpetan gaude, baina gutxienez berotasuna eta janaria ematen zaizkigu. Goza ezazu hemengoa, ez dago amarik eta”.

Isilune luzea oraingoan. Baina neska ez zegoen isiltzeko: “Gehiago ere esan behar dizut: azken boladan sentitzen ditugun estualdi eta taupada eta ondoezek, beste bizitza horretara joateko unea erakusten digutela; samin hauek bizitza berriaren atarikoak dira”. Mutikoa bere onetik atera zen: “Ez dauka inolako sentidurik esaten duzunak. Zeure irudimenaren fritua da dena. Goza dezagun hemengoa, ez dago eta beste ezer”.

Ipuina da, baina adierazgarria. Amaren sabel ilunetik atera ginenok badakigu beste bizitza bat badagoela. Sabelaren ilunpetan, ordea, ez dago jakiterik. Geroko esperientziak bakarrik ikusten du, aurrez inork ikusi ezin duena. Amaren sabeleko bizitza atarikoa da, beste bizitza argi eta libre baten atarikoa.

Halatsu esan dezakegu geure bizitzaz ere. Mundu honetako bizialdi hau, beste bizitza argi eta libre baten atarikoa da. Ama bat ikusiko dugu. Hemen sumatu besterik egiten ez dugun Jainko Ama, aurrez aurre ikusiko dugu eta beraren besoetan gozatuko dugu. Orain bizi ditugun ezinak eta estualdiak eta saminak, beste bizitza berrira jaio­tzeko ordu ederraren adierazgarri besterik ez dira.

«Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira igaroko». Ondo egiten du kristauak mundu honetako bere borrokan, gizadia hobetzeko borroka larri eta azkengabeko honetan, beste bizitza baten esperantzari indarrean eutsiz.

Egiten duen lanaren eta borrokaren fritua hemen ikusten dena bakarrik balitz, ez dakit mereziko lukeen! Baina hemengo borroka hau merezi du geroko bizitza beteak. Geure barruak, munduaren historiak, geure sufrimenduak eta heriotzak, beste zerbaiten susmoa eta gogoa sortzen digute era askotara.

Bada etorkizuna. Bada ilunbearen ondoren argia. Zilbor-hestea etetean, bada Ama! Bai horixe!

Beti bidean, beti bila

Imagen

Adiskide, blog berri baten aurrean zaude. Berria edo berritua, ez dakit. Kontua da, nire burutazioak eskaini nahi nituzkeela eta, bereziki, burutazioak, bila edo bidean dabiltzanentzat. Nik ere, horrexegatik, beti bidean eta beti bila bizi nahi nuke. Ez zaitut ezagutzen, baina bidean ezagutu behar dugu elkar. Bilaketa berak eta bide berak elkartuko gaitu. Zer eskainiko dudan? Nire bilaketan edo nire bidean sor dakizkidakeen argiak eta ilunpeak zurekin partekatu nahi nituzke.

Zuk ere, zeuretik zeureak eskaini eta partekatu nahi bazenitu, ba oso ondo. Azken batean, denon artean bide berean topo egitea da inportantea. Adiskide, zurekin eta zure zain.