A Pazkoa 5: Egia, bidea, bizia

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 14, 1-12) Pazkoak, bere argiaz, eguneroko bizitzaren misterioa argitzen digu. Kristau-bizitzaren edertasuna ez baita elizkizunetan eta otoitz handietan gertatzen; eguneroko bizitzaren dinamikan baino. Eta beharbada hori da gehien kostatzen zaiguna: Pazkoko hitza eta gure egunerokotasuna elkarrekin uztartzea. … Sigue leyendo

A Abendua 1: Geldotuz gelditu

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 24, 37-44) Pertsona bat gelditu nahi duzunean, biderik zuzenena eta eraginkorrena, pertsona hori geldotzea da; alegia, pertsona ahultzea, biguntzea. Erosotasunez, gozokeriaz, errazkeriaz inguratu pertsona eta gehiegikeriaren lozorroan etzanarazi. Hortik aurrera, pertsona horrek ez dizu borrokarik egingo, ez … Sigue leyendo

C 33 – Etorkizunaren besoetan

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 21, 5-19) Jesusek, azken epaia aurrean jarri nahi digunean, ez du jotzen jarrera barroko eta barnekoietara. Azken Egunaren planteaketa ez digu egiten norberaren kontzientzi azterketaren mailan. Jesusen ikuspuntuak biak lo­tzen ditu, gaurkoa eta etorkizunekoa, barrukoa eta kanpokoa. … Sigue leyendo

C 17: Konfiantza ikasten

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 11, 1-13) Gaurko ebanjelio-zatiak otoitzaren barrua aztertzera gakartza. «Jauna, erakuts iezaguzu otoitz egiten». Eta Jesusek, otoitza egiten baino gehiago, otoitzaren bihotzera jotzen erakusten die bere ikasleei. «Esan “Gure Aita, zerietan zarena”». Jesusek, otoitzaren azpian dauden sentimendu berrietara … Sigue leyendo

Gorputz-Odolak: Zorionaren ogia

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 9, 11b-17) Jaunaren Gorputz-Odol santuen eguneko ebanjelio zatia, ogiaren ugalketaz ari zaigu. Erreinuaz hizketan ari zitzaion Jesus jendeari eta gaixoak sendatzen, eta gaua etorri zitzaien oharkabean.Gauak gizakiaren errealitate onenak iluntzen ditu: zorionaren ametsa, Erreinuaren ametsa, izanbide berrien … Sigue leyendo