Garizumako 4. igandea: ikuslea erakusle

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 9, 1-41) Esperientzia baten hitz bihurtzen dira gure hitzak. Eta esperientziak erakusten du nor den Jesus eta zein duen bere eskaintza. Gure egarri sakona asetzen duen eskaintza. Garizumako laugarren igandeko ebanjelio-atalak kontraste handiak erakusten ditu. Eta, kontrasteen … Sigue leyendo

Garizumako 2. igandea: Egon eta irten

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 17, 1-9) Igande honetako bi irakurgai alderatzen baditugu (lehenengoa eta ebanjelioa), bi aditz kontrajarri azaltzen zaizkigu, egon eta irten. Pedrok Jesus antzaldatuaren aurrean esaten duena egotekoa da, «zein ederki gauden hemen» esaten du. Ederki egon. Beste jarrera, … Sigue leyendo

Garizuma 2: Tabor bat, mesedez

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 9, 28b-36) Gaur, lantxo hau idazteko ebanjelioko zatiari begiratu diodanean, bihotza jaso didan ametsa iruditu zait. Gure bizitzaren pisu astuna eramangaitz sentitzen dugunean; etsipenak bihotzean indarra hartzen digunean; inoiz, ezertxo ere ez ulertzeko une ilunean aurkitzen garenean; … Sigue leyendo

Urtarrilak 1: Bihotzez irakurri

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 2, 16-21) Ilusioz beterik hasi ohi dugu beti urte berria, bizitzaren esperientziak ilusiorako gogoak moteltzen ez badizkigu behin­tzat. Meritua ez dago, noski, berezko ilusioan; eguneroko esperientziaren beltzean indarrean mantentzen den ilusioan bai­zik. Eguneroko esperientziak erakusten baitu nolako … Sigue leyendo

Barizumako 2. igandea: Bideko argiuneak

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mk 9, 1-9) Garizumako bigarren igandeak basamortutik Taborrera gakartza. Lehen igandean basamortuko bakardade bilduan Aitarekiko intimitatea gozatu ahal izan genuen sakontasun ederrean. Basamortua tentazioa da («Satanasek tentatu zuen»). Jesusek bere bizitza eta jarduerako une askotan sentitu zuen tentazioa, … Sigue leyendo