Abendua B 2: Bestelako bidea

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mk 1, 1-8) Abenduko 2. igandeak Joan Bataiatzailearen irudi latza jartzen digu begien aurrean. Ustekabean azaldu da Jordan ibaiaren ertzean, basamortu gorrian, garrasika, dei larria eginez. Itun Zaharrean Isaias profetak egin zuen dei bera dakar, prestatzeko Jaunaren etorrerari … Sigue leyendo

Irailaren 14a: Gurutzearen goralpena

Galería

(Jaiko ebanjelioa: Jn 3, 13-17) – Irailaren 14ak igandeen zerrendatik ate­ratzen gaitu, jai berezi bat osparazteko, Gu­rutze santuaren jaia. Zehatzago esateko, «Gurutze Santuaren goralpena» da ospatzen du­guna. Norbaitek pentsa lezake garai bateko sufri­kario-gogoz jarraitzen dugula oraindik ere kris­tauok. Bai baita gurutzea … Sigue leyendo

A 17: Zaharraren eta berriaren kutxa

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 44-52) Badu gaurko ebanjelioak esaldi gogoangarri eta gogoratzeko bat, eta bera arakatu nahi nuke gaurko lan­txoan. Hauxe da esaldia: «Zeruetako erreinuan ikasia dena, bere gordailutik gauza zaharrak eta berriak ateratzen dituen etxe-nagusiaren antzekoa da». Esaldi honek … Sigue leyendo

A 14. igandea: Atseden hartzearen alde

Galería

Esta galería contiene 2 fotos

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 11, 25-30) Uztaila etorri da, eta opor-usaina indarrean da bazterretan. Larritasun estuan abiatu da zenbait bere oporretara. Atseden hartzera omen. Baina, kuriosoa da, atseden hartzera atsedenez abiatu ordez, atseden har­tzera abiada nekagarriz goaz eta atseden hartzera nekatuagoak … Sigue leyendo

Igokundea: «Zuekin izango naiz»

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 28, 16-20) Bizitzan umezurtz sentitzea zer den, heldulekurik gabe ibiltzea zer den, inolako anparorik ez izatea zer den, bizitzak biziarazten dituen esperientziak dira. Era horretako esperientziek bakardadearen alderdirik ilunena sufriarazten digute. Bizitzan bakarrik, barruan bakarrik. Bakardade hori … Sigue leyendo

Erramu igandea: Dena isilik dago

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 26-27) Jesusen Nekaldiko Erramu igandea etorri zaigu eta berriro ere gurutzea jartzen zaigu begien aurrean, eta gurutzean Nazareteko Jesus, mesias omen zena, Jainkoaren Semea, Jainkoa bera. Ohiturakeriak hitz hutsetan geratzera eramango ez bagintu, sekulako eskandalua gertatuko litzaiguke … Sigue leyendo

Garizuma 5: Bizi egin nahi!

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 11, 1-45) ‘A’ txandako irakurgietan, emakume samariarrarenaren eta jaiotzez itsuarenaren pasadizoen ostean, Lazaroren berpiztearena datorkigu. Eta gordintasun gorrienarekin, heriotzaren aurrean jartzen gaitu gertaerak. Inork alde batera utzi ezingo duen esperientziaren aurrean jartzen gaitu. Hil egin behar da, … Sigue leyendo