Garizumako 5. igandea: Bizi egin nahi

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 11, 1-45) ‘A’ txandako irakurgietan, emakume samariarrarenaren eta jaiotzez itsuarenaren pasadizoen ostean, Lazaroren berpiztearena datorkigu. Eta gordintasun gorrienarekin, heriotzaren aurrean jartzen  gaitu gertaerak. Inork alde batera utzi ezingo duen esperientziaren aurrean jartzen gaitu. Hil egin behar da, … Sigue leyendo

A Abendua 4: Eguberritako loteria

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 1, 18-24) Han-hemenka galdezka hasiko bazina, zer izan zitekeen azken aldiotako notiziarik edo gertaerarik onena, as­kok erantzungo lizuke loteria tokatzea izan zitekeela notiziarik onena. Eta gehienek, noski, dezepzio tristez esango lizukete hori, ez baitzaie loteriarik tokatu, ez … Sigue leyendo

A 33: Emakume jatorra

Galería

(Eguneko Ebanjelioa: Mt 25, 14-30) Ebanjelio-zati honen argitasuna lehenengo irakurgaiko etxekoandre jatorrarengandik datorkigu, eta hori oso argigarria iruditzen zait. Etxekoandre arduratsuaz ematen diren zehaztasunak kontuan hartzekoak dira. Eta zehaztasun guztien artean bat azpimarratuko nuke. Emakume honek ez ditu gauza harrigarri … Sigue leyendo

A 16: Gaitzarekin bizitzen ikasi

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Mt 13, 24-43) Gaurko ebanjelioak parabola bat baino gehiago aipatzen digu. Gogoeta honetan, lehenengoari heldu nahi diot. Jesusek egunero ikusten zituen Palestinako soroak eta landak. Gari-soro eder haietan behin baino gehiagotan nekazariei sortzen zitzaien irakaren arazoa ere ezagutzen … Sigue leyendo

Abendua 3: Ezaugarriak irakurri

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 11, 2-11) Gaur ere Joan Bataiatzailea agertzen zaigu ebanjelioko pasadizoan. Mesias etorria zen ordurako, baina ez zuen ikusten Joanek, berak iragarritako aldaketa eta berrikuntzarik inon gertatzen ari zenik. Ez zion inolako tankerarik hartzen Mesias berritzailearen ekintza eta … Sigue leyendo

C 33: Etorkizunaren besoetan

Galería

(Gaurko ebanjelioa: Lk 21, 5-19) Jesusek, azken epaia aurrean jarri nahi digunean, ez du jotzen jarrera barroko eta barnekoietara. Jesusen ikuspuntuak biak lo­tzen ditu, gaurkoa eta etorkizunekoa, barrukoa eta kanpokoa. Batasun hautsiezin sakonean gertatzen baita pertsonaren historia, eta baita munduarena … Sigue leyendo