3. igandea. Zuztarreko aldaketa

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 4, 12-23) Sekula ez dut ulertu, nolatan elkartu ohi den Eliza joera kontserbadoreekin, joera atzerazaleekin. Antzinatik datorren ikuskera izan behar du, dirudienez: kristaua, pertsona erlijiosoa, betikoari lotua ikusi izan da. Gizaldiak joan gizaldiak etorri, jende askotxori aldaketaren kontrako … Sigue leyendo

18. igandea: San Ignazio eta diszernimentua

Galería

Esta galería contiene 1 foto

(San Ignazio eguneko ebanjelioa: Lk 9,18-26) Igande honetan Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gure artean. Ignazio santu adierazgarria eta argi handikoa dugu. Bere bizitzaz eta bihotz-berritzeaz egin zuen bide pertsonalaz aparte, Gogo-jardunen altxor handia utzi zigun eta, gizaldiak igaro … Sigue leyendo

C 17: Konfiantza ikasten

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 11, 1-13) Gaurko ebanjelio-zatiak otoitzaren barrua aztertzera gakartza. «Jauna, erakuts iezaguzu otoitz egiten». Eta Jesusek, otoitza egiten baino gehiago, otoitzaren bihotzera jotzen erakusten die bere ikasleei. «Esan “Gure Aita, zerietan zarena”». Jesusek, otoitzaren azpian dauden sentimendu berrietara … Sigue leyendo

Gorputz-Odolak: Zorionaren ogia

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 9, 11b-17) Jaunaren Gorputz-Odol santuen eguneko ebanjelio zatia, ogiaren ugalketaz ari zaigu. Erreinuaz hizketan ari zitzaion Jesus jendeari eta gaixoak sendatzen, eta gaua etorri zitzaien oharkabean.Gauak gizakiaren errealitate onenak iluntzen ditu: zorionaren ametsa, Erreinuaren ametsa, izanbide berrien … Sigue leyendo

Mendekoste: Ahoz ahoko arnasa

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Jn 20, 19-23) Mendekoste egunak burutzen digu Pazkoa. Jesus berpiztuak Espiritu Santua ematen digu, eta Elizak har­tzen du Jesusen ekintza askatzailea munduan mamitzeko eginkizuna eta enkargua. Espirituak, Elizaren orduari hasiera emateaz gain, Jesusen presentzia ziurtatzen du gure artean. … Sigue leyendo