Hirutasun Santua A: Jainkoa gurekin interesatua

Galería

(Igandeko Ebanjelioa: Jn 3, 16-18) Hirutasun Santuaren festa honi gertatu zaiona ikaratzekoa da. Dena aldrebes egin dugu nonbait, eta gauzak atzekoz aurrera jarri ditugu. Hirutasunaz dakiguna zer da? Dogmen afirmazio abstraktoek diotena, gehienez ere. Hiru omen direla, hirurak berdinak, Jainko … Sigue leyendo

6. igandea: Hitz ederreko gizona

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Mt 5, 17-37) Gainezkatzen gaituen hitza da Jesusena. Txundigarria. Nolako jauntasuna eta handitasuna erakusten duen Jesusen aginteak! «Badakizue legean agindua», «Nik, berriz, hau diotsuet». Hitz itzela zinez! Jesusen «Ni» hori («Nik hau diotsuet»), ikusten zaion itzala, azken hitza berak … Sigue leyendo

25 C: Zorioneko dirua!

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 16, 1-13) «Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan». Igande hauetako ebanjelio-zatiek bide bat bera dute: Jainkoaren aukera egitera gonbidatzen gaituzte. Eta aukera hori atzera-ezina da fededunarentzat. Aukera hori, gainera, eguneroko ibilbidean gauzatu behar da. Justiziak erakusten … Sigue leyendo

C 17: Konfiantza ikasten

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 11, 1-13) Gaurko ebanjelio-zatiak otoitzaren barrua aztertzera gakartza. «Jauna, erakuts iezaguzu otoitz egiten». Eta Jesusek, otoitza egiten baino gehiago, otoitzaren bihotzera jotzen erakusten die bere ikasleei. «Esan “Gure Aita, zerietan zarena”». Jesusek, otoitzaren azpian dauden sentimendu berrietara … Sigue leyendo

Gorputz-Odolak: Zorionaren ogia

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 9, 11b-17) Jaunaren Gorputz-Odol santuen eguneko ebanjelio zatia, ogiaren ugalketaz ari zaigu. Erreinuaz hizketan ari zitzaion Jesus jendeari eta gaixoak sendatzen, eta gaua etorri zitzaien oharkabean.Gauak gizakiaren errealitate onenak iluntzen ditu: zorionaren ametsa, Erreinuaren ametsa, izanbide berrien … Sigue leyendo

Jaunaren Igokundea

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Lk 24, 46-53) Gure giza moldeari asko kostatzen zaio «nibelak» manten­tzea. Gizartetik ez bada geure barrutik, baina nonbaitetik beti sortzen zaigu gizatasunaren kontrako erasoa. Mundu honetan gabiltzan bitartean, erne ibili e­zean, ustekabean jaisten zaizkigu «nibelak». Jardunaren jardunez, askotan … Sigue leyendo

Pazkoa 6: «Bakea uzten dizuet»

Galería

(Igandeko ebanjelioa: Jn 14, 23-29) Ez litzateke Pazkoaldiaren emaitza kaskarra izango bakea. Gizon-emakumeon, gizartearen, herrien, munduaren bihotzean utziko baligu maitatuak sentitzearen sentipen garbi eta onginahizkoa, ongi burutua legoke Pazkoa! Bai horixe! Baina, jakina, gauza estimagarri eta onenak bezala, bakea ez … Sigue leyendo